Zahartze Aktiboa 2026
0,00 € Exento de IVACURSO PRESENCIAL
Ikastaro hau zahartze osasuntsuan eragiten duten faktoreak hobeto ulertzeko interesa duten pertsona nagusientzat da. Saioan zehar osasuna, autonomia eta ongizatea urteetan zehar mantentzeko funtsezko alderdiak landuko dira, gorputzaren zaintzan, elikaduran eta harreman sozialen garrantzian arreta jarriz.
Hainbat esku-hartzeren bidez, eguneroko ohitura txikiek gehiago bizitzen eta hobeto bizitzen nola lagundu dezaketen hausnartuko da, bizitza aktiboa, osasungarria eta ingurunearekin konektatua bultzatuz.
⊕ Norentzat: pertsona nagusientzat
⊕ Eguna: 2026ko maiatzak 29
⊕ Ordutegia: 09:00 – 14:00
IKASTAROAREN PROGRAMA
> Gehiago bizi eta hobeto bizi. Hori da kontua.
Juanjo Calvo. Mediku geriatra. Donostia. Gipuzkoa.
> Ariketa eta jarduera fisikoa: independentziari eta bizitasunari eusteko zutabea.
Ana Rodriguez. Fisioterapeuta, EHUko irakaslea eta ikertzailea. UPV/EHU. Bizkaia.
> Elikadura. Organismoaren mantenu nutrizionala.
Mireia de la Parra. Matia Fundazioko dietista-nutrizionista. Pertsona Nagusien nutrizio klinikoaren arloa garatzea. Gipuzkoa.
> Giza harremanak eta sozializazioa: gure auzoan afektu-sareak sortzearen garrantzia
Blanca Caballero. Lan komunitarioan eta zaintza-ekosistemetan espezialista. Gizarte-garapeneko arduraduna ADINKIDEn. Gipuzkoa.
⊕ Antolatzailea: Zahartzaroa
⊕ Honek finantzatua: Gipuzkoako Foru Aldundia
⊕ Esparru honen barruan: Zahartzaroko XXII. Kongresua