Adinekoen egoitzetan etengabe hobetzeko indarguneak
JARDUNALDI...
AURREZ AURREKO IKASTAROA
Ikastaro hau Lehen Mailako Arretako medikuntza eta erizaintzako profesionalei zuzenduta dago, eta adinekoei arreta emateko funtsezko ezagutzak eguneratzea du helburu, eguneroko praktika klinikotik. Saioan zehar, balorazio geriatrikorako, hauskortasuna hautemateko eta narriadura kognitiboa eta dementzia diagnostikatzeko funtsezko tresnak landuko dira, bai eta lotutako sintoma neuropsikiatrikoak kudeatzeko ere.
⊕ Norentzat: lehen mailako arretako medikuntza eta erizaintzako profesionalentzat
⊕ Eguna: 2026ko maiatzak 29
⊕ Ordutegia: 09:00 – 14:00
IKASTAROAREN PROGRAMA
> VGI, nola eta zergatik egin lehen mailako arretan.
Leire Martinez. Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku espezialista. Lasarte-Oriako Osasun Zentroa, Osakidetza. Gipuzkoa.
> Hauskortasuna lehen mailako arretan.
Iván Antón doktorea. Geriatriako mediku espezialista. Eibarko Ospitalea. Gipuzkoa.
> Narriadura kognitiboa eta dementzia. Nola diagnostikatu eta noiz deribatu?
Javier González. Neurologiako mediku espezialista. Josefina Arregui Klinika – Felipe Lecea Fundazioa. Nafarroa.
> Dementziarekin lotutako sintoma psikologikoen eta jokabidezkoen ezaugarriak zehaztea. Ebaluazioa, diagnostikoa eta tratamendua.
Francesc Escabia doktorea. Geriatriako mediku espezialista. Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoa – Felipe Lecea Fundazioko zuzendari medikoa. Nafarroa.
⊕ Antolatzailea: Zahartzaroa
⊕ Esparru honen barruan: Zahartzaroko XXII. Kongresua