Nahi ez den bakardadea eta suizidio-arriskua pertsona nagusietan

WEBINAR ONLINE
«Nahi ez den bakardadea eta suizidio-arriskua pertsona nagusietan: detekzio goiztiarra eta asistentzia-saretik edo laguntza-saretik esku-hartzea»

🎥 Dagoeneko eskuragarri dago Youtuben! 🎥

Zahartzeari buruzko jardunaldien zikloa:
Webinar horrek pertsona nagusien jokabide suizidari helduko dio, eta aztertu egingo du zer erlazio duen nahi ez den bakardadearekin, harreman-isolamenduarekin, bizi-zentzua galtzearekin eta min kronikoarekin. Arrisku- eta babes-faktoreen berrikuspen eguneratua eskainiko da, bai eta detekzio eta esku-hartze goiztiarrerako tresna praktikoak ere, hainbat eremu profesionaletatik: lehen mailako arreta, gizarte-zerbitzuak, egoitzak eta komunitatea.

Helburua da profesionalak gaitzea arrisku-seinaleak identifikatzeko, galdera seguruak egiteko eta suizidioaren tabua gainditzeko, bai eta detektagailu eta bideratzaile gisa duten eginkizuna aktibatzea ere, baliabide komunitarioak eta laguntzan eta parte-hartze esanguratsuan oinarritutako prebentzio psikosozialeko estrategiak txertatuz.

⊕ Hizlaria: Alicia Miguez. Psicóloga perteneciente al listado de la formación como herramienta para el posicionamiento de la profesió, área “Psicología de Envejecimiento”, del COP Bizkaia.

⊕ Antolatzailea: Bizkaiko Psicologia Elkargoa y Zahartzaroa